Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Mutazio genetiko batek 2. motako diabetesa murrizten duela ikertu dute
Erabiltzailearen akzioak

Mutazio genetiko batek 2. motako diabetesa murrizten duela ikertu dute

2014/03/03 - Unibertsitatea.net
Intsulina sortzen duen pankreetako zelula batzuk suntsitzen ditu mutazioak, eta efektu hori eragin dezakeen botika sortzea ahalbidetu dezake aldaketa horrek.
Mutazio genetiko batek 2. motako diabetesa murrizten duela ikertu dute

Irudia: Jill A. Brown

Nature Genetic nazioarteko aldizkarian argitaratu berri den artikulu baten arabera, 2. motako diabetesaren eragina murrizten du pankreetako zelula batzuk suntsitzen dituen mutazio batek. Baina ez hori bakarrik: gizen dauden pertsonek diabetes mota hori izateko aukera gutxiago dute mutazio hori baldin badute.

Gen aldaketa horrek intsulina sortzen dituen zelulak deuseztatzen ditu, eta horrek eragiten duena da odolean ohi baino azukre gutxiago izatea bizitza osoan zehar. Mutazioak % 66an murrizten du intsulinaren ekoizpena 150.000 laguni egindako ikerketaren arabera.

Pfizer, munduko ikerketa farmazeutikoaren enpresa handienetakoaren eta Amgen, bioteknologiako enpresaren arteko elkarlanaren ondorio da ikerketa eta honek, mutazioak sortzen duen efektu bera sortzeko botika egitea ahalbidetu dezake.

 

(Iturria: Nature Genetics)

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari