Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Musika oso eraginkorra da eskola porrotaren kontra
Erabiltzailearen akzioak

Musika oso eraginkorra da eskola porrotaren kontra

2012/02/07 - Unibertsitatea.net
Valentziako unibertsitatean aurkeztutako tesi baten arabera musika ikasten duten ikasleen artean eskola porrota oso txikia da.

Mª Carmen Reyes Artea, Filosofia eta Sormenean doktorea da, baita psikopedagogoa eta bibolinjolea ere. Bere tesia “El rendimiento académico de los alumnos de primaria que cursan estudios artístico-musicales en la Comunidad Valenciana” izan da. Ikerketa Valentziako lehen hezkuntzako eskola umeekin egin da, 18 ikastetxe publikotako 4.300 ikasle aztertu ditu Reyesek.

Ikerketa laneko emaitzak oso esanguratsuak izan dira, esan bezala. Ikertutako umeen artean musika ikasten duten ikasleen % 99ak ez du eskola porrotik, hau da, % 37ak bikain nota du bataz beste, % 42ak oso ondo, % 11ak ondo, eta % 9ak nahikoa. Valentziar komunitateko bataz besteko eskola porrota % 36,9koa den bitartean.

Informazio gehiago: FSMCV (Valentziako Musika Elkarteen Federazioa)

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari