Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Angola, Bolivia eta Etiopiako emakumeen errealitatea argazkitan Gasteizen

Dokumentuaren akzioak

Angola, Bolivia eta Etiopiako emakumeen errealitatea argazkitan Gasteizen

2007/04/17 - Unibertsitatea.net
Argazki erakusketa Haurralde Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatu du gaur hasi eta maiatzaren 4a bitartean.

Haurralde Euskal Herriko Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatu du Munduko aurpegiak argazki erakusketa EHUko Arabako campusean (Gasteizen).

Angola, Bolivia eta Etiopiako emakumeen errealitatea erakutsi nahi dute erakusketako 40-45 obrek, guztiak José Criado Lorenzok 2005 eta 2006an ateratakoak.

Erakusketa apirilaren 17tik maiatzaren 4a bitartean egongo da ikusgai Unibertsitateko pabiloian, astelehenetik ostiralera, goizeko 8.00etatik arratsaldeko 20.00etara.

Inaugurazio ekitaldia gaur arratsaldeko 19.00etan izango da eta "El sur desde la mirada de las mujeres" dokumentala proiektatuko da.