Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Mundu mailako enpresetan praktika ordainduak egiteko 60 beka banatuko ditu Global Training-ek
Erabiltzailearen akzioak

Mundu mailako enpresetan praktika ordainduak egiteko 60 beka banatuko ditu Global Training-ek

2018/06/18 - Unibertsitatea.net
Unibertsitateko titulazioa edo Lanbide Heziketako Goi Mailako Zikloa duten 30 urtetik beherako gazteei zuzenduta dago.

Global Training 2018ko deialdian 30 urtetik beherako gazteei zuzendutako 60 beka banatuko dira.

Bekak, Unibertsitateko titulazioa zein Lanbide Heziketako Goi Mailako Zikloa duten gazteei zuzenduta daude. Hauen bitartez, beraien profil akademiko eta profesionalarekin loturiko jarduera eta proiektuetan praktika ordainduak egiteko aukera izango dute.

Praktika hauek atzerriko enpresetan eta erakundeetan izango dira eta 6 eta 12 hilabete bitarteko iraupena izango dute.

Izena emateko epea ekainaren 15ean ireki da eta uztailaren 16an (12:00etan) bukatuko da.

Informazio osagarri gehiago hemen.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari