Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Mondragon Unibertsitateko ikasleek egin dute Euskaltzaindia omentzeko dokumentala Korrikarentzat

Dokumentuaren akzioak

Mondragon Unibertsitateko ikasleek egin dute Euskaltzaindia omentzeko dokumentala Korrikarentzat

2011/04/06 - Unibertsitatea.net
Ekaitz Herrera, Alex Silva eta Iker Ugalde Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleek izan dute Euskaltzaindia omentzeko dokumentala egiteko ardura.

Korrikak eta AEKk Euskaltzaindiak euskararen alde egindako lan eskerga omendu nahi dute Korrika 17rekin.

Horretarako Zenbait gazte ausart deituriko dokumentala sortu dute Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko 3 ikaslek: Ekaitz Herrera, Alex Silva eta Iker Ugaldek.

Egindako lanean Euskaltzaindiaren izaera gaztea azpimarratu nahi izan dute eta ordu beteko iraupena duen dokumentalean fikzioa eta 30 elkarrizketatik gora uztartu dituzte.