Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Mondragon Unibertsitateak Oñatiko campus berria inauguratu du

Dokumentuaren akzioak

Mondragon Unibertsitateak Oñatiko campus berria inauguratu du

2010/11/02 - Unibertsitatea.net
Oñatin inauguratu duten campus berriak 20.000 koadroko azalera du eta 13,2 milioi euroko inbertsioa eskatu du.

Mondragon Unibertsitateak Oñatiko campus berria inauguratu du. Unibertsitate mailako prestakuntza eta ikerketa elkarrekin bateratuko ditu zentro berriak eta helburua da campusa enpresa kudeaketari buruzko prestakuntzan eta ikerketan nazioarteko erreferente bilakatzea.

Campus berriko instalazioetan unibertsitate mailako jarduerak eta MIK Ikerketa zentroarenak garatu dira. MIK Ikerketa Zentro berria, Mondragon Unibertsitatearen Enpresagintza Fakultatearen ikerketa-unitatearen eta MIK Ikerketa zentroak egun arte garatutako jarduera ikertzailearen batuketaren emaitza da.

Campusak 20.000 koadroko azalera du eta 13,2 milioi euroko inbertsioa eskatu du. Gaur arte 700 ikasle hartzeko gaitasuna zuen arren 1.000 ikasle hartzeko aukera izango du hemendik aurrera.