Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian MUk minbiziaren aurkako txip bat sortzen parte hartu du

Dokumentuaren akzioak

MUk minbiziaren aurkako txip bat sortzen parte hartu du

2010/10/13 - Unibertsitatea.net
Lan taldea gaur egun ere lanean ari da, oraindik garatzen ari den txipak efizientziarik handiena lor dezan, eskala handian erabili ahal izateko.

Ikertzaile talde batek mikrotxip ez inbaditzaile bat patentatu du minbizia goiz detektatzeko eta/edo tratamendu pertsonalizatuak eginez tumoreak farmako egokiekin tratatzeko; ikertzaile taldean aritu dira Mondragon Unibertsitateko Goi Eskolako Politeknikoa, Ikerlan eta Elxeko Unibertsitateko Ospitale Nagusiaren Fundazioa, koordinatzailea Ikerketa Zientifikoen Gore Kontseilua izan da (CSIC), eta Madrilgo Ramon y Cajal Ospitaleko ikertzailea den Alfredo Carratok ere parte hartu du.
 
Mikrotxipak mikrokanal bat dauka eta horretan barrena pazienteari ateratako tumore zelulak dituen odol lagin bat joaten da. Kanalaren zeharkako aldean indar ultrasoniko bat aplikatuz, tumoreko zelulak, neurriaren eta dentsitatearen ondorioz, kanal biltzaile baterantz joaten dira.