Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian MUk IKT proiektuak garatuko ditu Eusko Legebiltzarrarentzat

Dokumentuaren akzioak

MUk IKT proiektuak garatuko ditu Eusko Legebiltzarrarentzat

2007/04/03 - Unibertsitatea.net
MUk eta Eusko Legebiltzarrak 2004an hitzarmena sinatu zuten munduko parlamentuetan eta tokiko eta eskualdeko erakundeetan demokrazia sustatzeko

 Mondragon Unibertsitateak (MU) erakunde publikoetan IKT (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia) berrien erabilera aztertzeko eta sustatzeko heziketa eta ikerketa proiektuak garatuko ditu Eusko Legebiltzarrarentzat.

e-Democracia ikertzea da horien helburua, alegia, IKTak erabiliz demokrazioaren hobekuntzan aurrera egitea. Honetarako eskualdeak ordezkatzen dituzten erakundeen eta tokiko agintarien eguneroko egitekoetan IKTak aplikatu beharko lirateke gardentasuna sustatzeko, herritarren partaidetza bermatzeko...

MUk eta Eusko Legebiltzarrak 2004an hitzarmena sinatu zuten munduko parlamentuetan eta tokiko eta eskualdeko erakundeetan demokrazia sustatzeko. Ildo honetatik, IKTen erabilera areagotzea bermatuko duten proiektu zehatzak martxan dira:

      • IT4ALL-REGIONS, Informazioaren Gizartea garatzeko mundu mailako proiektua: e-business, e-Inclusión, e-Gobierno eta e-Democracia gisakoak garatzen dituena.
      • e-Democracia udako ikastaroa proiektua (2007ko uztailaren 4,5,6).