Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Mugikortasun mugatua dutenentzat erreserbatutako aparkalekuak aurkitzeko Interneteko aplikazio bat diseinatu dute

Dokumentuaren akzioak

Mugikortasun mugatua dutenentzat erreserbatutako aparkalekuak aurkitzeko Interneteko aplikazio bat diseinatu dute

2011/10/11 - Unibertsitatea.net
Aplikazioaren helburu nagusia da mugikortasun mugatua dutenei hiriguneetan autoz egin behar dituzten joan-etorrietarako aparkalekua hautatzeko erraztasunak ematea.

Mugikortasun mugatua dutenentzat erreserbatutako aparkalekuak aurkitzeko Interneteko aplikazio bat diseinatu du Ibili Nafarroako Ezgaitasun Fisikodunen Elkarteak.

Sistema berritzailea da eta Ibiliren webgunetik bertatik sartu daiteke bertara.  Aplikazioaren helburu nagusia da mugikortasun mugatua dutenei hiriguneetan autoz egin behar dituzten joan-etorrietarako aparkalekua hautatzeko erraztasunak ematea. Horretarako, hainbat informazio eskaintzen zaio erabiltzaileari:

  • Herri bakoitzeko kaleak eta plazak kokatzeko bilatzailea duen mapa.
  • Eremu bakoitzean erreserbatuta dauden aparkalekuen xehetasunak eta kokapen zehatza.
  • Aparkaleku bakoitzaren gaineko datuen fitxa bat ondorengo datuekin: kokapen zehatza, luzera eta zabalera, mota (errenkadan edo baterian), deskribaketa, argazkiak eta irisgarritasunaren ebaluazioa.
  • Datu guztiak aintzat hartuta aparkalekuak honela sailkatzen dira:
      • Irisgarriak (mugikortasun mugatua dutenek erabiltzeko gutxieneko legezko betebeharrak betetzen badituzte).
      • Erabilgarriak (edo izatez irisgarriak, nahiz eta arauak ezartzen dituen neurriak ez bete).
      • Ez irisgarriak (erabili ezin direnean diseinu desegokia daukatelako).

Oraingoz Iruñean, Tuteran, Burlatan, Atarrabian eta Zizur Nagusian erreserbatutako aparkalekuen gaineko informazioa ematen du baina asmoa da herri gehiagotara zabaltzea.