Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Mozoloa urteko hegaztia izendatu du SEO/Birdlife-k
Erabiltzailearen akzioak

Mozoloa urteko hegaztia izendatu du SEO/Birdlife-k

2011/02/25 - Unibertsitatea.net
Iaz Putre beltza izan zen urteko hegaztia eta aurten mozoloa izendatu dute. 1988tik egiten du SEO/Birdlifek urteko hegaztiaren izendapena.

Mozoloa (Athene noctua) izendatu du 2011ko urteko hegaztia SEO/Birdlife-k.

Gaueko harraparia ez dago desagertzeko bidean baina azken 15 urteetan bere poblazioa %40an jaitsi da. Mozoloa nekazaritzari lotutako hegaztia da eta nekazaritzan ematen ari diren aldaketek kalte negatiboa eragin diote hegaztiari. Mozoloak produktu kimikoak erabili beharrik gabe eragozten ditu intsektuen eta karraskarien izurriteak, baina, herbizida eta pozoien erabilerak, harrapatzeek edo ehiza ilegalak espeziearen beherakada nabarmena eragin du.

Gizarteari nekazal munduan ematen ari diren aldaketak hegaztietan duten eragina jakinarazteko izendatu dute urteko hegaztia.


Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari