Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian MoodleMoot Euskadirako ekarpenak egiteko aukera dago oraindik ere

Dokumentuaren akzioak

MoodleMoot Euskadirako ekarpenak egiteko aukera dago oraindik ere

2017/06/01 - unibertsitatea.net
UEUk antolatuko du aurtengoa eta urriaren 20an izango da Gasteizen. Ekarpenak egiteko epea ekainaren 16ra luzatu dute.

Moodle erabiltzaileen esperientziak partekatzeko gunea da MoodleMoot Euskadi eta aurtengoa UEUk antolatuko du. UEUk ibilbide luzea du on-line formakuntzan eta bere ikasgela birtuala beti Moodle-n oinarritu da. Urteetako esperientzia besteekin partekatu eta besteengandik ikastea du helburu. Hitzordua urriaren 20an izango da Gasteizen.

Urtean zehar aurrera eramandako proiektuak, izandako esperientzia edota egindako hausnarketak gainerako Moodle erabiltzaileekin elkarbanatzeko gonbitea luzatu dute antolatzaileek eta ekainaren 16ra arte izango da ekarpenak bidaltzeko epea.

Aurkezpenei dagokienez hiru eratakoak izango dira: komunikazioak, tailer edo mintegiak, eta pechakuchak. Informazio gehiago webgunean bertan.