Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian MoodleMoot Euskadi urriaren 20an Gasteizen
Erabiltzailearen akzioak

MoodleMoot Euskadi urriaren 20an Gasteizen

2017/09/21 - unibertsitatea.net
Moodle erabiltzaileen esperientzien trukerako guneak dira MoodleMoot jardunaldiak. Munduan zehar hainbat tokitan egiten dira eta aurtengo MoodleMoot Euskadi jardunaldiaren antolaketa UEUk hartu du. Gasteizen izango da, urriaren 20an. Izena emateko epea zabalik dago.

Moodle erabiltzaileen esperientzien trukerako guneak dira MoodleMoot jardunaldiak eta munduan zehar hainbat tokitan egiten dira. 11 urte iragan dira MoodleMoot Euskadi  antolatzen hasi zirenetik eta hauetan urte guztietan Euskal Herriko hainbat hezkuntza-erakundek antolatu dituzte jardunaldiok. Aurten Udako Euskal Unibertsitatea (UEU) izango da Moodle esperientzien elkartrukerako XI. Jardunaldiak antolatzeko arduraduna eta urriaren 20an izango da, Gasteizen.

UEUk urteak daramatza unibertsitateko zein etengabeko prestakuntzaren alorrean eta ibilbide luzea du on-line eskaintzan. Horregatik, aurtengo edizioa unibertsitate mailako zein etengabeko prestakuntzaren alorreko on-line irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuen inguruan izango da batez ere, beste hezkuntza-etapek ere zeresana izango duten arren.

Antolatzaileen esanetan, #mooteu17 MoodleMoot Euskadi 2017 euskal komunitatean izandako ibilbidea, esperientziak eta praktikak ezagutzeko eta etorkizuneko aurrerapausoak zehazteko aukera paregabea izango da.

Izena-emateko epea irekita dago dagoeneko.

Amaia Arroyo eta Rakel Gamito koordinatzaileek eman digute jardunaldiaren berri.

 

 

 Egitaraua

08:30-09:00 Partaideei harrera

09:00-09:30 Ongi etorria

09:30-10:30 Hitzaldi nagusia: “On-line unibertsitaterako ikuspuntu metodologikoa: teoriatik praktikara”

  • Abel Camacho (UEU)
  • Mikel Iruskieta (UPV/EHU)

10:30-11:30 Komunikazioak

A GELA

  • Txabi Perez Zabala (Berritzegune Nagusia): ''Moodle erabilera Hezkuntza Publikoan''
  • Ramon Ovelar (UPV/EHU): "Evaluación por competencias con Moodle''.
  • Ion Turrillas (Biantik): ''Egile eskubideak''.

B GELA

  • M.Jaione Urreizti eta Ainhoa Iribar (Lizardi Institutua): ''Hizkuntzen Trataera Integratua gelan''
  • Juan Ezeiza (Axular Lizeoa): ''Moodle BHko Filosofia ikasgaian''
  • Xabier Basogain (UPV/EHU): ''Pensamiento Computacional en las Aulas de Primaria y Secundaria a través de la Plataforma de Aprendizaje Moodle''

C GELA

  • Jabi Luengo (Herrikide Eskola): ''45n5w''
  • Itziar García Blázquez (MU): ''On-line ebaluazioa''
  • (zehaztu gabe)

Komunikazioak aldi berean emango dira hiru geletan. Gela batetik bestera mugitu ahal izateko, hasiera/amaierak puntual egingo dira.

11:30-12:00 Atsedenaldia

12:00-12:45 Mahai-ingurua: “On-line irakaslearen ezaugarriak eta garatu beharreko gaitasunak”

Moderatzailea: Amaia Arroyo (UEU, Ikt on).

Partaideak: Rakel Gamito (UEU) , Itxiar Kerexeta (airea-elearning)  eta Make Irigoien (irakaslea).

12:45-13:30 Pecha-kuchak

  • Iker Cillero (ejie): ''KZgunearen esperientzia erabiltzaileen eten digitala hausten Moodle plataforman''
  • Eneko Ripodas (Javyser): ''Moodle eta beste programa batzuk konektatzea''
  • Iñigo Zendegi (MU): ''Moodle euskaraz komunitatea''
  • Inazio Retegi (Oiartzo Ikastola): ''Pedagogia 3.0 eta Moodle 3.3: eraberritze aukerak''
  • Lorena Egidazu (irakaslea): ''Haur Hezkuntzako irakasleen etengabeko prestakuntza on-line''

13:30-14:30 Networking bazkaria.

14:30-15:30 Tailerrak-mintegiak.

Tailerrak aldi berean emango dira eta partaideek matrikula egiterakoan zein egin nahi duten aukeratu beharko dute (tailer bakoitzean gehienez 50 partaide onartuko dira):

A GELA

  • Abel Camacho (UEU): ''Moodle itzultzea''

B GELA

  • Iñigo Zendegi (MU): ''Learning Analytics''

C GELA

  • Manex Etxabe (Ikastolen Elkartea): ''Moodlen itxura.''

15:30-16:00 Amaiera saioa

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari