Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Mondragon Unibertsitateak autobus linea berri bi jarri ditu
Erabiltzailearen akzioak

Mondragon Unibertsitateak autobus linea berri bi jarri ditu

2007/09/27 - Unibertsitatea.net
Urola Kostatik eta Durangaldetik abiatuko dira linea berriak.
Mondragon Unibertsitateak, Debagoienan dituen hiru zentroetara iristeko autobus linea berri bi jarri ditu ikasle bizkaitar eta gipuzkoarrentzat:
  1. Azpeitia-Azkoitia-Elgoibar-Eibar
  2. Zornotza-Durango-Matiena-Abadiño-Atxondo-Elorrio

Bi autobusak Arrasateko Eroskiko gunean elkartuko dira eta batek Oñatiko Fakultatera jarraituko du eta besteak Arrasatera eta Eskoriatzara.

Ikasleek zerbitzu desberdinak izango dituzte aukeran, eguneroko joan-etorri bidaiak, egunean behin erabiltzekoa edo eta soilik astelehen eta ostiraletan erabiltzekoa.

Izen-emate epea zabalik dago. Informazio gehiago HEMEN.


Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari