Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Mondragon Unibertsitateko informatikako ikasleek ikas bidaia ordaintzeko "Konponbit" sortu dute

Dokumentuaren akzioak

Mondragon Unibertsitateko informatikako ikasleek ikas bidaia ordaintzeko "Konponbit" sortu dute

2010/03/08 - Unibertsitatea.net

Konponbit da Mondragon Unibertsitateko ingeniaritza informatikoko ikasleek sortutako enpresa. Enpresa diru apur bat ateratzeko sortu dute, izan ere ikasketak amaitutakoan Japoniara edo Kazakhstan-era joan nahi dute.

Beraien zerbitzua Arrasate inguruetan eta Gasteizen eskainiko dute: ordenagailua erosteko laguntza, ordenagailuak muntatzekoa, konpontzekoa, enpresa txikiei laguntza...

Lanarengatik zenbat kobratu zerbitzu kontratatzaileak erabakiko du. Horretarako lana egiteko behar izan dituzten orduak zehaztuko dituzte eta baita ordu horren balio zenbatekoa izango litzatekeen denda batean.

Gehiago jakin nahi baduzu sartu Konponbit-era.