Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Mondragon Unibertsitateko Arrautza Jaurtiketa Lehiaketa ospatu da
Erabiltzailearen akzioak

Mondragon Unibertsitateko Arrautza Jaurtiketa Lehiaketa ospatu da

2011/05/18 - Unibertsitatea.net
Aurtengo edizioan Goi Eskola Politeknikoko 120 ikasle eta langile inguruk parte hartu dute. Alegia, 3/5 kide arteko 30 taldek.

Urtero antolatzen du Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak Arrautza Jaurtiketa Lehiaketa. Bere garaian ideia Ingeniaritzako irakasleei sortu zitzaien industria-diseinuko ikasleen diseinatzeko eta berritzeko gaitasuna sustatzeko. Harrez gero ekimen arrakastatsua bilakatu da unibertsitatean eta aurtengoa 12. edizioa izan da.

Lehiaketaren helburua da arrautza jaurtitzerakoan berau babestuko duen tramankulua diseinatzea eta arrautza apurtu gabe ahalik eta urrutien jaurtitzea. Tramankulua diseinatzeko oilo arrautza ertaina, kartoi mehea, soka eta kontaktuko kola erabili ditzakete soilik.

Aurtengo edizioan Goi Eskola Politeknikoko 120 ikasle eta langile inguruk parte hartu dute. Alegia, 3/5 kide arteko 30 taldek. Parte hartzaileen lan eraginkor eta berritzaileenak 3 kategoriatan saritu dira: distantzia luzeena, diseinu politena eta hegaldi politena.

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari