Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Mondragon Unibertsitateak ikasketa amaierako euskarazko proiektu onena sarituko du

Dokumentuaren akzioak

Mondragon Unibertsitateak ikasketa amaierako euskarazko proiektu onena sarituko du

2011/03/11 - Unibertsitatea.net
2.000€ko saria eskuratuko du karrera amaierako euskarazko proiekturik onenak.

Mondragon Unibertsitateak karrera amaierako proiektuetan euskararen erabilera sustatzeko urtero esleituko duen saria sortu du. Izan ere unibertsitatean urtero 300 bat proiektu aurkezten dira baina hauetatik 80 bat dira soilik euskaraz egiten direnak.

Hori dela eta, ikasketa amaierako euskarazko proiektu onena 2.000 eurorekin sarituko dute. Sariketan Mondragon Unibertsitateko ikasleek eta karrera amaierako lana Mondragon korporazioan egiten dutenek parte hartuko dute.

Sari banaketa abenduaren 3an egingo dute, Euskararen Nazioarteko Egunean.