Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Mondragon Unibertsitateak eskuartean ditu Bilboko formazio zentro berriko giltzak
Erabiltzailearen akzioak

Mondragon Unibertsitateak eskuartean ditu Bilboko formazio zentro berriko giltzak

2013/07/22 - Unibertsitatea.net
Bilbon kokatuko den zentroa 3 solairutan banatutako 5.900 metro karratuko eraikina da eta espezializatuta egongo da berrikuntzan eta ekintzailetasunean.

Mondragon Unibertsitateak formazio zentro berria izango du 2013/2014 ikasturtean Bilbon: MU-BBF. Bilbao Berrikuntza Faktoria.

Formazio zentroa espezializatuta egongo da berrikuntzan eta ekintzailetasunean eta bereziki zuzenduko da unibertsitateko ikasleei, langabezian dauden pertsonei eta enpresa eta erakundeei.

Martxoan jakinarazi zuten berria eta horrela jaso genuen Mondragon Unibertsitateak Bilbon izango du formazio zentroa: MU-BBF. Bilbao Berrikuntza Faktoria albistean.

Orain, uztailean, pauso bat gehiago eman eta Bilboko Udalak Nerbioi kalean kokatutako lokalaren giltzak eman dizkio unibertsitateari, alegia, 3 solairutan banatutako 5.900 metro karratuko eraikinarenak.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari