Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Mondragon Unibertsitateak Bilbon izango du formazio zentroa: MU-BBF. Bilbao Berrikuntza Faktoria

Dokumentuaren akzioak

Mondragon Unibertsitateak Bilbon izango du formazio zentroa: MU-BBF. Bilbao Berrikuntza Faktoria

2013/03/25 - Unibertsitatea.net
Formazio zentroa espezializatuta egongo da berrikuntzan eta ekintzailetasunean eta bereziki zuzenduko da unibertsitateko ikasleei, langabezian dauden pertsonei eta enpresa eta erakundeei.

Mondragon Unibertsitateak egoitza izango du Bilbon 2013/2014 ikasturtetik aurrera: MU-BBF. Bilbao Berrikuntza Faktoria.

Formazio zentroa espezializatuta egongo da berrikuntzan eta ekintzailetasunean eta bereziki zuzenduko da unibertsitateko ikasleei, langabezian dauden pertsonei eta enpresa eta erakundeei.

Bertan gradu eta masterreko ikasketak, formazio iraunkorreko programak, praktikak, gradu bukaerako proiektuak eta ikerketa eta transferentziako ekintzak eskaintzea aurreikusten da. Besteak beste: Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntzako Gradua, Ekintzailetasuneko Coachen Formazio Masterra, Energia Elektrikako Master Profesionala...

Bilboko Nerbio kalean kokatuko da, gaur egun Bilbao Ekintza kokatzen den lekuan. Beheko solairuan berrikuntza eta ekintzaile zentroa kokatuko da, lehenengoan unibertsitatea eta bigarrenean berriz enpresa berritzaileen egoitzak.

Bilboko Udalak eta Mondragon Unibertsitateak lortutako akordioaren ondorioa da eta proiektuaren txostena ondorengo estekan ikusteko aukera duzu: MU-BBF. Bilbao Berrikuntza Faktoria.