Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Mondragon Unibertsitatea Bizitza Zientifikoa Topaketan

Dokumentuaren akzioak

Mondragon Unibertsitatea Bizitza Zientifikoa Topaketan

2015/10/21 - Unibertsitatea.net
Mondragon Unibertsitateak Bizitza Zientifikoa Topaketan hartuko du parte beste behin.
Mondragon Unibertsitatea Bizitza Zientifikoa Topaketan

Topaketen kartela

Eureka Zientzia Museoak Bizitza Zientifikoen 5. Topaketa antolatu du eta urriaren 26an burutuko da. DBH4 eta Batxilergoko ikasleak zientzia eta ikerketa mundura hurbiltzea du helburu, gazte horiek bide hori hartzea sustatzea, hain justu.

Topaketan, zientzia, teknologia eta ikerketari lotutako lanak egin dituzten profesionalak izango dira beraien lanaz mintzatzen. Besteak beste, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Gurutze Arruabarrena eta Egoitz Arruti ikertzaileak izango dira bertan eta “Bizitza zientifikoa” eta “Telekomunikazioak, mundua konektatuta dago” izango dute hizpide.

Hemen aurkituko duzue informazio guztia: Beste urte batez Mondragon Unibertsitatea Bizitza Zientifikoen Topaketan partaide.