Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Molekula konplexuak sintetizatzeko metodo berria

Dokumentuaren akzioak

Molekula konplexuak sintetizatzeko metodo berria

2017/06/20 - unibertsitatea.net
UPV/EHUko Kimika Saileko Enrique Gómez Bengoa irakasleak buru duen ikertaldeak, Züricheko Unibertsitateko Cristina Nevado irakaslearen taldearekin batera, azterlan bat argitaratu du berriki Nature Communications aldizkarian
Molekula konplexuak sintetizatzeko metodo berria

UPV/EHU

“Egungo medikamentu ia guztiak prozesu oso bihurri eta sarritan korapilatsuetan industrialki sintetizatzen diren konposatu organikoak dira, eta garestiak dira" Enrique Gomez Bengoa UPV/EHUko Kimika saileko irakaslearen esanetan. Jarduera biologikoa duten molekula organikoen familia horretakoak dira adibidez, herbizidak eta pestizidak; eta organismo bizietan dauden molekula guztiak. Besteak beste, elikagaiei usaina eta zaporea ematen dieten substantziak. "Naturak substantzia horiek sintetizatu ditu espontaneoki milioika urtean, eta guk horiek laborategian prestatzen ikasi dugu, antzeko metodoak baliatuz batzuetan”.

Bengoa buru duen ikertaldeak Züricheko Unibertsitateko Cristina Nevado irakaslearen taldearekin batera egindako azterlanaren emaitzak berriki argitaratu dira Nature Communications aldizkarian. Nevado irakaslearen taldeak garatu du metodo berria; “oso indartsua, molekula zikliko batzuk, egituraz oso konplexuak, modu oso efiziente eta lasterrean sintetizatzeko, eta erreaktibo oso problematikoak erabili gabe".

Aurkikuntza prozesuak erradikalen erreakzioa izan du oinarri. Donostiako lantaldearen ekarpena erreakzio horiek kalkulu konputazionaleko metodoen bitartez aztertzea izan da: "horiek nola gertatzen diren, nolako mekanismoa duten ulertzeko helburuaz. Egun, ordenagailuek utzi egiten digute ‘ikusten’ erreakzio kimiko batean atomoak nola mugitzen diren”. Kalkuluak UPV/EHUko kalkulu zientifikoko klusterrean egin dira, “puntakoa baita gai honetan, ikertalde askori ematen die zerbitzua, gure unibertsitateko Informatikako Zerbitzu Orokorretako langileen ezin besteko laguntzaz”.