Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Miren Josu Omaetxebarria: “Ikerkuntzak euskaraz badakiela frogatu dugu”
Erabiltzailearen akzioak

Miren Josu Omaetxebarria: “Ikerkuntzak euskaraz badakiela frogatu dugu”

2015/05/19 - Unibertsitatea.net
200 pertsona inguru bildu zituen IkerGazte kongresuak eta ikerketa alor guztietako ikerlarien bilgune bilakatu zen hiru egunetan zehar.

Egitarau oparo batetaz gozatu ahal izan dute bertaratutako guztiek, mota ezberdinetako ekintzak izan zituzten asteazkenetik hasi eta ostiralera arte. 116 komunikazio bildu ditu kongresuak, horien artean 72 ikertzaileek ahoz aurkeztutakoak eta gainontzeko 44ak posterren bidez irudikatuak.

Balorazioa oso positiboa izan da, bai antolakuntzaren aldetik eta baita parte hartzaileenetik ere. Miren Josu Omaetxebarriak, IkerGazte kongresuaren arduradunak, balorazio oso positiboa egin zuen kongresuaren hirugarren egunean eta parte hartzaileen lana azpimarratu zuen batez ere. Kongresuko altxorra hauek izan direla deritzo, lan handia egin dutela beraien komunikazioak idatzi eta gainera, dibulgatiboak izan zitezen.

Lehen kongresu honekin mugarri bat jarri dela sentitzen du Miren Josuk, horrekin ikerkuntzak ere euskaraz dakiela frogatu delako bere ustez: “Hemen gauden ikerlariok jakin badakigu ikerkuntzak euskaraz funtzionatzen duela, eta hori erakutsi dugu inongo zalantzarik gabe”, esan zuen, horretan hedabideek izan duten papera azpimarratuz.

Kongresuaren helburuei dagokionez, hiru ezarri zirela eta hirurak ere guztiz bete direla uste du kongresuaren arduradunak. Horietako bat euskarazko produkzioa bultzatzea izan da, eta horren emaitza da dagoeneko Buruxkak.eus atarian eskuragai dagoen kongresuko parte hartzaile guztien lanak biltzen dituen liburuxka. Harremanak bultzatuz alor ezberdinetako ikerlarien artean sareak eta elkarrekintza sortzea izan da beste jomuga bat, eta hori ere lortu da, azpimarratzeako baita kongresuak izan duen izaera soziala. Horren adierazgarri da, esate baterako, ostegunean Plateruenean 90 pertsonek elkarrekin afaldu eta kontzertu bat ikusi izana, jai giroan eta Morau eta Beñardoren kontzertua entzuten.

IkerGazte euskal ikerketaren arnasgunea izan dela aipatu zuen Miren Josuk, Landako gunean arnastu zena hori izan zela, baina badagoela zer hobetu ere. Hobekuntza horien artean adibidez, posterren gunearen ikusgarritasuna areagotu egin behar dela ikusi dute antolatzaileek: “Orain IkerGazteen balorazioak jaso eta hurrengo ediziorako kontutan hartzea tokatzen da. UEU parte hartzaile guztien proposamenak entzuteko prest dago eta desiatzen gaude ikergazte guztiekin elkarlanean jarduteko”.

Hemen duzue Miren Josu Omaetxebarriaren elkarrizketa bideoa:

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari