Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Minbiziaren mutazioa aztertzeko aplikazio bioinformatikoa
Erabiltzailearen akzioak

Minbiziaren mutazioa aztertzeko aplikazio bioinformatikoa

2016/06/20 - Unibertsitatea.net
Biologia eta informatika uztartuta sortu dute software "askea, erraza, moldakorra eta bizkorra" UPV/EHUko diziplina anitzeko taldean.
Minbiziaren mutazioa aztertzeko aplikazio bioinformatikoa

Irudian aplikazioaren sortzaileak. ARGAZKIA: UPV/EHU

UPV/EHUko Asier Fullaondo eta José Antonio Rodríguez genetistek eta Gorka Prieto telekomunikazioetako ingeniariak WREGEX 2.0 sortu dute, hau da, minbizia bezalako gaixotasunak eragin ditzaketen proteina mutazioak aztertzen dituen softwarea; hain zuzen, 40.000 proteinaren informazioa minutu batean aztertu eta konbina dezakeen aplikazio bioinformatiko "askea, erraza, moldakorra eta, batik bat, bizkorra" da.

Honako galderatik abiatu ziren hiru ikertzaileak: zer proteinak izan dezakete beren aminoazido sekuentzian minbizira mutaturiko motibo funtzional bat? Eta erantzuna aurkitzeko moduen bila aritu dira hainbat urteko ikerketa lanean; WREGEX 2.0 aplikazioa sortu arte. Orain, proteina normala eta mutatua alderatzeko gaitasuna ematen duen tresna sortu dute, horrela, aldatu diren eta minbiziarekin lotura izan dezaketen motibo funtzionalak aurreikusi ahal izateko.

Tresnak, hain zuzen, hiru informazio mota konbinatzen ditu: proteinen sekuentziak, motibo funtzionalak eta minbiziaren mutazioak.

WREGEX 2.0 eskuragai jarri dute zientzialarientzat UPV/EHUren zerbitzarian (http://ehubio.ehu.eus/wregex). Scientific Reports zientzia aldizkariak, halaber, aplikazioari buruzko artikulu bat plazaratu du eta dagoeneko hamahiru ikerlanek baliatu dute, hala nola Txinako, Japoniako, Koreako, Alemaniako eta Estatu Batuetako ikertzaileak tartean.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari