Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Mikrogarro bigunak egiteko teknika bat asmatu dute Estatu Batuetan

Dokumentuaren akzioak

Mikrogarro bigunak egiteko teknika bat asmatu dute Estatu Batuetan

2015/06/12 - Unibertsitatea.net
Ikertzaileen esanetan, garroa aplikazio biomedikoetarako oso erabilgarria izan daiteke, batez ere mikrokirurgietarako.
Mikrogarro bigunak egiteko teknika bat asmatu dute Estatu Batuetan

Arg. Jaeyoun Kim / Iowa State University

Objektu oso hauskorrak jasotzeko gai den gailua da mikrogarro robotikoa, horiei inolako kalterik egin gabe, alajaina. Bere baitan kiribiltzen da gailua objektua ondo eusteko eta ikertzaileen arabera, mikrokirurgietarako oso baliagarria izan daiteke.

Unibertsitatean garatutako proiektu bat da eta Scientific Reports aldizkarian egin da aurkezpena. 185 milimetroko diametrora arte txikitu daiteke garroak sortzen duen azken espirala, hori izan da hain zuzen, ikerketaren ekarpenik nagusiena, robotika biguna hain neurri txikira era arrakastatsuan ekartzea. Orain arte, sistema honek kiribil bat baino gehiago sortzeko zentrimetroaren eskala bakarrik erabili da.

Mikrogarro horiek sortzeko fabrikazio-sistema berri bat asmatu behar izan dute ikertzaile estatubatuarrek. Horretarako, litrografia bigunen teknikak oinarritu dira. Teknika berri horri eskera, oso neurri txikiko hodiak sortzeko gai izan dira, 100-125 mikrometroko barne diametrodunak, hain zuzen. Garroari eragiteko, xiringa arrunt bat erabiltzen da.

Hemen duzue artikulua osorik: Mikrogarro robotiko bigunak.