Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialari Elkartea sortu dute

Dokumentuaren akzioak

Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialari Elkartea sortu dute

2012/01/24 - Unibertsitatea.net
Euskal Herriko zenbait historialarik eta EHUko irakasle talde batek sortutako elkartea atzo aurkeztu zuten Donostiako Koldo Mitxelenan.

Gipuzkoako Historialari elkartearen helburu nagusia Gipuzkoako historia bildu eta zabaltzea izango da, aurkezpenean azaldu zutenez. Horretarako, besteak beste, hilero hitzaldi sorta bat eskainiko dute Koldo Mitxelenan bertan. Lehena, bihar bertan izango da, urtarrilaren 25ean, eta Lydia Zapata EHUko irakasleak “Nekazaritzaren hastapenak Gipuzkoan” hitzaldia emango du euskaraz.

 

Miguel de Aranburu izena, bestalde, 1696ko Foru Bildumaren egilearen omenez jarri diote.