Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Etxegorrik etxebizitzaren arazoa hobeto ulertzen laguntzeko lana egin du
Erabiltzailearen akzioak

Etxegorrik etxebizitzaren arazoa hobeto ulertzen laguntzeko lana egin du

2007/06/27 - Unibertsitatea.net
Arkitekturako ikasle taldeak lau urte hauetan egindako lanaren emaitza da "Etxebizitzaren arazoa ulertzeko hainbat klabe" lana.

Etxegorri proiektua duela lau urte sortu zuen Arkitekturako ikasle talde batek. Beraien helburua, autoformakuntzarako taldea sortzea zen, arkitekturaren munduan balore sozialistak aplikatuko zituena. Hasieratik gai desberdinen gaineko eztabaidak eta hitzaldiak antolatu dituzte baita jardunaldiak ere.

Ildo honetatik, "Etxebizitzaren arazoa ulertzeko hainbat klabe" lana www.etxebizitzaeskubidea.net atarian jarri dute nahi duenaren eskura.

Lana 7 ardatzetan oinarritzen da:

      • Etxebizitza eskubide bezala ulertuz.
      • Arazoaren erroa Euskal Herrian.
      • Erantzuleak.
      • Administrazioaren etxebizitza ereduak.
      • Soziologia eta tipologiak.
      • etxebizitza ekonomia eta estamentuak.
      • Konponbiderako ardatzak.
Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari