Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Araban aurkitutako "Microchoerus" primatearen aurkikuntzak Europar kontinenteko eta penintsulako ugaztunen arteko lotura baieztatu du

Dokumentuaren akzioak

Araban aurkitutako "Microchoerus" primatearen aurkikuntzak Europar kontinenteko eta penintsulako ugaztunen arteko lotura baieztatu du

2013/10/17 - Unibertsitatea.net
Ikerketan Ainara Badiola UPV/EHUko irakasle eta ikerlariak parte hartu du. Orain arte ez zegoen izaera honetako fosilen berririk Iberiar penintsularen mendebaldean.
Araban aurkitutako "Microchoerus" primatearen aurkikuntzak Europar kontinenteko eta penintsulako ugaztunen arteko lotura baieztatu du

Irudia: UPV/EHU

Zanbranan (Araba) aurkitutako duela 37 milioi urtetako Microchoerus primate baten fosilak penintsulako eta Europako fauna ugaztunen arteko lotura baieztatu dute.

Matrailezurreko bi zati dira aurkitutakoak eta ikerketan Ainara Badiola UPV/EHUko irakasle eta ikerlariak parte hartu du Institut Catalá de Paleontologia Miquel Crusafont-eko ikerlariekin batera.

Aurkikuntza garrantzitsua da Iberiar penintsularen mendebaldean fosil horren berririk orain arte ez zegoelako, eta horrek, zientzialariek penintsulako mendebaldeko faunaren gainean zuten ezagutza zabalduko duelako.

Microchoerus-ak, Eozenoko primate gautarrak eta intsektu-jaleak ziren eta gaur egun Afrikan bizi diren galagoen antzeko primateak zirela uste da.

Ikerketaren emaitzak Journal of Human Evolution aldizkari zientifikoak argitaratu ditu.

(Iturria: UPV/EHU)