Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Michäel Löwy soziologo eta filosofoak hitzaldi bat emango du asteartean NUPen
Erabiltzailearen akzioak

Michäel Löwy soziologo eta filosofoak hitzaldi bat emango du asteartean NUPen

2015/06/01 - Unibertsitatea.net
Ekosozialismoaren alternatibari buruzko hitzaldi bat izango da eta Unesco Katedrak antolatu du.

Bihar emango du "Ekosozialismoa, alternatiba erradikala hondamendi ekologiko kapitalistaren aurrean" hitzaldia Michäel Löwy soziologo eta filosofoak. Hiritartasuna, Bizikidetza eta Anistasunari buruzko Unesco Katedrak antolatu du ekitaldia eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ospatuko da, Sario eraikineko 04. gelan 19:00tatik aurrera. 

Michäel Löwy (São Paulo, Brasil, 1938) gaur egun Frantziako Ikerketa Zientifikorako Zentro Nazionaleko ikerketa-zuzendaria da eta baita irakaslea ere Parisen, Gizarte Zientzien Goi Mailako Ikasketen Eskolan. 2001ean Nazioarteko Manifestu Ekosozialistaren egilekide izan zen, Munduko Gizarte Foroan parte hartu izan du hasiera batetik eta hainbat hitzaldi eman ditu bertan. Erlijioaren gertakariaren gaian espezialista da, batez ere askapen kristautasun izenarekin definitzen duen gaian.  

Löwyk ekosozialismoaren kontzeptua azpimarratuko du biharko hitzaldian, bere aburuz produkzio aparatua eta jabetza ereduak aldatzearekin ez baita nahikoa, kontsumoaren eredu kapitalista aldatzea beharrezkoa ikusten du, ezertarako balio ez duten objektu artifizial eta arriskutsuen produkzio masiboan oinarritzen delako. Modu horretan gizartearen egiazko beharrei erantzun eta eguneroko bizimodua iraultzeko, diruaren kultura ezabatuaz, horrela.

Hemen duzue artikulua osorik:Michäel Löwy soziologo eta filosofoak ekosozialismoaren alternatibari buruzko hitzaldi bat emango du NUPen asteartean.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari