Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Merezitako oporrak

Dokumentuaren akzioak

Merezitako oporrak

2012/07/06 - unibertsitatea.net
Kurtso akademikoa bukatu eta oporrak hartuko ditu UEUk kudeatzen duen unibertsitate.net-eko "ziztu bizian" berrietako atalak.

Ikasleak hondartzara, mendira... joan dira. Beraz, guk ere ateak itxi eta euren planetara apuntatzea erabaki dugu. Azken berriak argitaratu ondoren irailaren 24ra arte oporrak hartuko ditugu. Guk ere, ikasleen modura, deskantsu txiki bat behar dugulako. Azala beltzarandu eguzki izpiekin, mendiko botak jantzi eta ogitartekoa mendi tontor baten jan, olatuak zeharkatu surf taularekin... aaaiii ze ona den uda!

Guk zuek bezalaxe, disfruta dezagun uda, indarrak bildu eta irailean gogotsu bueltatzeko. Espero dugu oporren bueltan gure berrien irakurle jarraitzen izatea.