Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Mekanika ingeniaritzako nazioarteko biltzarra ospatzen ari da Bilbon

Dokumentuaren akzioak

Mekanika ingeniaritzako nazioarteko biltzarra ospatzen ari da Bilbon

2013/10/03 - Unibertsitatea.net
Nazioarteko biltzarraren 2. edizioa da aurtengoa eta 75 aditutik gora batuko ditu Bizkaia Aretoan, Bilbon.
Mekanika ingeniaritzako nazioarteko biltzarra ospatzen ari da Bilbon

Irudia: UPV/EHU

Ostirala bitartean MeTrApp 2013 ospatzen ari da Bilbon, Mekanismo, Transmisore eta Aplikazioen inguruko bigarren nazioarteko biltzarra.

UPV/EHUren Bizkaia Aretoan da biltzarra eta 13 herrialdetako 75 aditu bilduko ditu. Bertan besteak beste gai hauek landuko dira: makinen diseinua, biomekanika, transmisoreak, mekatronika, metodo konputazionalak eta esperimentalak, mekanismoen dinamikak, mikromekanismoak eta mikroeragileak.

Bertan parte hartuko dute besteak beste Marco Ceccarelli irakasleak (Mekanismo eta Makinen Teoriaren Nazioarteko Federazioko presidente ohia), Burkhard Corves irakasleak (Aachen University), Mariano Artés-ek (Mekanika Ingeniaritzako Iberoamerikar Federazioko presidentea), Modler irakasleak (Dresdeko Unibertsitatea) eta Alberto Peñak (Tecnaliako Garraio Teknologia Saileko, zuzendaria).