Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Osasungintzako euskararen ataria sortzeko proiektua aurkeztu du UPV/EHUko medikuntzako ikasle batek
Erabiltzailearen akzioak

Osasungintzako euskararen ataria sortzeko proiektua aurkeztu du UPV/EHUko medikuntzako ikasle batek

2013/05/09 - Unibertsitatea.net
Medikuntzaren eta erizaintzaren arloetan dagoeneko euskaraz dagoen eta aurrerantzean sortuko den materiala gune bakar batean biltzea da Euskalosasuna.eu proiektuaren asmoa.

UPV/EHUko medikuntzako ikasle batek osasungintzako euskararen ataria sortzeko proiektuarekin Donostia Unibertsitate Ospitaleko VI. Joanes Etxeberri saria irabazi du.

Medikuntzaren eta erizaintzaren arloetan dagoeneko euskaraz dagoen eta aurrerantzean sortuko den materiala gune bakar batean biltzea da Euskalosasuna.eu proiektuaren asmoa: euskara teknikoa lantzeko ariketak eta zalantzak argitzeko bideak, itzulpen automatikorako tresnak, blog-etarako loturak, ikasmaterialak...

Adrian Hugo Llorente Aginagalde ikasleak aurkeztu zuen lan saritua Gillen Oarbeascoa Royuela eta Javier Arzuagaren lankidetzarekin.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari