Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Bost urtetik gorako graduak master izatera pasatuko dira
Erabiltzailearen akzioak

Bost urtetik gorako graduak master izatera pasatuko dira

2013/04/11 - Unibertsitatea.net
Espainiako Hezkuntza Ministerioak asteon argitaratutako errege-dekretuaren zirriborroak bost urtetik gorako graduak master izatera pasatuko direla dio. Talde honetan sartuko dira besteak beste Medikuntza, Erizaintza, Odontologia edo Arkitektura.

Espainiako Hezkuntza Ministerioak asteon argitaratutako errege-dekretuaren zirriborroak (PDF) bost urtetik gorako graduak master izatera pasatuko direla dio.

Bolognako egokitzapena egin zenean graduko ikasketek 4 urteko iraupena izatea erabaki zen baina titulazio batzuen iraupena luzeagoa izatea ezinbestekoa izen zen hauek zituzten berezitasunengatik.

Honen adibide dira esaterako Medikuntza (6 urte), Erizaintza (5 urte), Odontologia (5 urte) eta Arkitektura (5 urte gehi karrera amaierako proiektua).

Errege-dekretua uda aurretik onartuta egotea da asmoa eta ez die eragingo Bologna aurretik egindako ikasketei.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari