Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Medicus Mundik Deustuko Unibertsitateko ikasle bat saritu du

Dokumentuaren akzioak

Medicus Mundik Deustuko Unibertsitateko ikasle bat saritu du

2007/05/30 - Unibertsitatea.net
36 taldek parte hartu dute "Jovenes en busca del sur" ekimenean. Amaia Garcia eta bere taldeko kideak izan dira sarituak eta ekainean Perura joango dira 15 egunetarako.

Medicus Mundi Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatutako  "Jovenes en busca del Sur" ekimenean Deustuko Unibertsitateko Amaia Garcia ikasleak eta beste hiru lagunek osatutako taldeak lortu du saria.

36 talde aurkeztu dira eta hiru froga pasatu behar izan dituzte. Lehenengoan postal bat idatzi behar zen. Amaiaren taldeak, patata erabili zuen andeetako herrialdeek mendebaldeari egindako ekarpenetako bat zelako. Bigarren frogan, hezkuntza unibertsalari buruz idatzi zuten. Eta hirugarren frogan jolas kooperatibo bat sortu zuten, irabazlerik eta lehiakortasun gabekoa.

Proiektuaren helburuen artean daude hegoaldeko herrien errealitatea gazteei ezagutzera ematea eta hauen talde lana eta sormena lantzea.

Sarituak ekainean 15 egunerako joango dira Perura. Bertan Titicaca lakuko komunitate bat ezagutzeko aukera izango dute eta Lima eta Machu Picchu bezalako lekuak bisitatzeko beta izango dute.