Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Matxin eta Wikipedia hobetzera etorriko zara?

Dokumentuaren akzioak

Matxin eta Wikipedia hobetzera etorriko zara?

2011/10/10 - Unibertsitatea.net
IXA Taldeak eta Euskal Wikipediak boluntarioak lortzeko deialdia egin dute Wikipedian itzulpen automatikoaren bidez informatikari buruzko hainbat artikulu gehitzeko.

Matxin eta Wikipedia hobetzera etorriko zara?, hauxe da IXA Taldeak eta Euskal Wikipediak informatikariei egindako deialdia.

Izan ere boluntarioak behar dituzte OpenMT-2 eta Euskal Wikipedia proiektuan, Wikipedian itzulpen automatikoaren bidez informatikari buruzko hainbat artikulu gehitzeko.

Deialdia urriaren 12rako egin dute Donostian. Informazio guztia IXA Taldearen IXA Taldea. Hizkuntzaren prozesamendua blogean duzu.