Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian IKERGAZTE: matrikulazio merkearen epea zabalik
Erabiltzailearen akzioak

IKERGAZTE: matrikulazio merkearen epea zabalik

2015/03/16 - Unibertsitatea.net
Gaur zabaltzen da IkerGazte kongresuan izena emateko epea. Lehen matrikulazio epe hau, martxoaren 31a arte egongo da zabalik eta merkeagoa izango da apirilean baino.

Gaur zabaltzen da IkerGazte kongresuan izena emateko epea. Lehen matrikulazio epe hau, martxoaren 31a arte egongo da zabalik eta merkeagoa izango da hurrengoa baino.


Martxoaren 16tik 31a arte 185 euro balioko du kongresuan matrikulatzeak. Prezioaren barruan sartzen da 3 egunetarako matrikula (maiatzak 13, 14 eta 15), aukeratutako tailer eta mintegietan parte hartzea (gogoratu plazak mugatuak direla, izena lehenbailehen ematea gomendatzen da), 3 egunetako kafeak, 2 egunetako bazkariak (luntxa), osteguneko afaria, saio osagarrietan parte hartzea, loa eta gosaria bi gauetan Errota aterpetxean (matrikulatzean esan behar da geratuko zareten edo ez) eta azkenik, UEUko bazkide ez direnentzat UEU kideen abantailak 2015ean zehar.


Matrikulazioa webgunearen bitartez egingo da ondoko esteka honetan: IkerGazte:Nazioarte ikerkuntza euskaraz. UEUn lehendik egon ez direnei erregistratzea eskatuko die plataformak. Behin erregistratuta baieztapen mezua iritsiko zaie e-postara, gero matrikulatzeko aukera zabalduko da. Eremu guztiak bete ditzazuen eskatzen dugu gure lana ahalik eta hoberen bete dezagun.

Edozein zalantza baduzu, a.latatu@ueu.eus helbidera idatzi.

 

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari