Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Matrikula ordaintzeko zailtasunak dituzten ikasleentzako fondo soziala sortuko du UPV/EHUk

Dokumentuaren akzioak

Matrikula ordaintzeko zailtasunak dituzten ikasleentzako fondo soziala sortuko du UPV/EHUk

2013/04/26 - Unibertsitatea.net
Gaur egun matrikula ordaintzeko zailtasunak dituzten 600 bat ikasle omen daude unibertsitatean eta fondo sozialaren bitartez ordaindu ezineko diru hori aurreratuko zaie.

UPV/EHUk matrikula ordaintzeko arazoak dituzten ikasleentzako fondo soziala sortuko du.

GaurĀ  egun matrikula ordaintzeko zailtasunak dituzten 600 bat ikasle omen daude unibertsitatean eta fondo sozialaren bitartez ordaindu ezineko diru hori aurreratuko zaie. Unibertsitateak oraindik erabaki ez duena da aurreratutako diru hori ikasleak nola itzuli beharko duen: diruz, bestelako zerbitzuak eginda...

Honen ildotik, unibertsitateak orain arte indarrean zuen artikulu bat baliogabetu du. Haren arabera, matrikularen zati bat edo matrikula osoa ordaintzen ez zuen ikaslearen matrikula baliogabetu egiten zen. Hala ere, gaur egungo testuinguruak bestelako tratamendua behar duenez indarrik gabe geratu da araua.