Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Materialen Fisika Zentro berria egingo dute

Dokumentuaren akzioak

Materialen Fisika Zentro berria egingo dute

2007/07/03 - Unibertsitatea.net
Zentro berria Gipuzkoako campusean egongo da eta 2007ko udazkenean hasiko dira lanak.

UPV/EHU-k eta Consejo Superior de Investigaciones Científicas (CSIC) erakundeak hitzarmena sinatu dute Materialen Fisika Zentro (MFZ) berria eraikitzeko.

MFZ, CSIC eta UPV/EHUren Zentro Mistoa da. 1999an sortu zen eta Euskal Autonomia Erkidegoan CSIC erakundeak parte hartzen duen bi zentroetako bat da. Gaur egun 60 langile ditu (ikertzaileak, teknikariak eta ikerkuntzako laguntzaileak) Gipuzkoako campusean, Bilboko Zientzia eta Teknologia Fakultatean eta Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan banaturik.

MFZ zentroko eraikin berria, Gipuzkoako campusean egingo dute eta zortzi milioi euroko aurrekontua izango du. Eraikinak 4.500 m2-ko azalera eraikia izango du eta hiru solairu izango ditu.

Eraikina egiteko lanak 2007ko udazkenean hasiko dira.