Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Materialen Fisika Zentro berria

Dokumentuaren akzioak

Materialen Fisika Zentro berria

- Unibertsitatea.net

UPV/EHUk eta Consejo Superior de Investigaciones Científicas (CSIC) erakundeak hitzarmena sinatu dute Materialen Fisika Zentrorako (MFZ) eraikin berria egiteko.

Materialen Fisika Zentroa CSIC eta UPV/EHUren Zentro Mistoa da, Juan Colmenerok zuzentzen duena. 1999an sortu zen, eta Euskal Autonomia Erkidegoan CSIC erakundeak parte hartzen duen bi zentroetako bat da. Gaur egun 60 lagun ditu plantillan (ikertzaileak, teknikariak eta ikerkuntzako laguntzaileak) Gipuzkoako campusean, eta Bilboko Zientzia eta Teknologia Fakultatean eta Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan banaturik.

MFZ zentroko eraikin berria, Gipuzkoako campusean kokatuta egongo da eta zortzi milioi euroko aurrekontua izango du. Eraikinak 4.500 m2-ko azalera eraikia izango du gutxi gorabehera. Hiru solairu izango ditu, eta baita erdisoto bat ere: bertan jarriko dira nanofisikako ikerketa laborategiak, eta 100 pertsona ingururentzako entzunareto bat.


Eraikina egiteko lanak 2007 urte honetako udazkenean hasiko direla aurreikusten da,


MFZ zentroko jarduera zientifikoa materialen zientzian oinarrizko ikerketa egitera bideratua dago. Zehatzago, MFZ zentroan honakootan proiektu aitzindariak garatzen dira: nanomaterialak, material polimerikoak, fotonika eta orokorrean materialen propietate mikroskopikoak simulatzea eta nanosistemak.