Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Arte fraktala: edertasuna eta matematikak" erakusketa Sarrikoko metro geltokian dago ikusgai

Dokumentuaren akzioak

"Arte fraktala: edertasuna eta matematikak" erakusketa Sarrikoko metro geltokian dago ikusgai

2007/02/05 - Unibertsitatea.net
Madrilen egin zen estrainekoz erakusketa eta 40.000 bat pertsonek ikusi zuten

Metro Bilbaok Sarrikoko geltokia galeria bihurtu du martxoaren 1a bitartean. Bertan, Espainiako Matematika Elkarteak antolatutako Arte fraktala: edertasuna eta matematikak erakusketa dago ikusgai.

Erakusketaren helburua, matematiken mundua artearen bitartez gizarteratzea da. Honetarako, 25 obra erakutsiko dira, herrialde eta lanbide desberdinetako 6 emakume eta 19 gizonezkorenak.

Erakusketaz edo arte fraktalaz informazio gehiago nahi baduzu egin klik HEMEN