Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Matematikari Euskaldunen II. Topaketa: bidali zure komunikazioa
Erabiltzailearen akzioak

Matematikari Euskaldunen II. Topaketa: bidali zure komunikazioa

2016/04/04 - Unibertsitatea.net
UEUko Matematika sailak datorren udako ikastaroetarako, uztailerako, "Matematikari Euskaldunen II. Topaketa" antolatzen dihardu. Komunikazioak bidaltzeko epea zabalik da.

2016ko uztailaren 1ean izango da hitzordua Eibarko Markeskoa Jauregian, hain zuzen, UEUren Udako Ikastaroen baitan. Matematikari Euskaldunen II. Topaketa aurkezpen hitzaldi batekin hasiko da, eta, ondoren, komunikazioak aurkezteko tartea izango du; azkenik, tailer batekin amaituko da jardunaldia.

Topaketarako aurkezpenak bildatzeko deialdia ireki dute momentuz; jardunaldian izen-emateko epea aurrerago zabalduko baita, plangintza osoarekin batera. Aurkezpen bakoitza egiteko 10-15 minutu izango dira, eta beste bost minutu galdera-erantzunetarako.

Matematikari Euskaldunen bigarren topaketa izango da aurtengoa -2013an egin zuten lehen saioa- eta antolatzaileen hitzetan honakoa da xedea: "Matematikari euskaldunak asko gara eta eremu ezberdinetan dihardugu lanean. Elkarren berri izateko, esperientziak partekatzeko eta gure arteko sarea antolatzen jarraitzeko helburuaz dator bigarren topaketa. Parte hartzera animatzen den orok bere jardunari lotutako edozein gai aurkezteko aukera izango du, hau da, besteei zertan dabilen azaltzeko aukera".

Komunikazioa bidaltzeko urratsak

Nola aurkeztu?

  • Izenburua.
  • Egileen izen-deiturak.
  • Harremanetarako posta elektronikoa.
  • Komunikazioaren laburpena (gehienez orrialde batekoa).

Nora bidali?

Eli Alberdi, UEUko Matematika sailburua: matematika@ueu.org

Epea?

Aurkezpenak bidaltzeko azken eguna: 2016ko apirilak 17.

 

Informazio gehiago:
Irati Iciar
i.iciar@ueu.eus
943 82 14 26

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari