Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Matematikari Euskaldunen I. Topaketa antolatu du UEUk

Dokumentuaren akzioak

Matematikari Euskaldunen I. Topaketa antolatu du UEUk

2013/03/01 - Unibertsitatea.net
Topaketetan parte hartzeko komunikazioak bidaltzeko deialdi irekia egin dute. Epea apirilaren 10ean bukatuko da.

UEUko Matematika Sailak Matematikari Euskaldunen I. Topaketa antolatuko du eta bertan parte hartzeko komunikazioak bidaltzeko deialdi irekia egin dute.

Lehenengo topaketa denez ez dute gai zehatzik finkatu eta bakoitzak bere jardunari lotutako edozein gai aurkezteko aukera izango du.

Komunikazioak bidaltzeko epea apirilaren 10ean bukatuko da eta helbide honetara bidali behar dira: matematika@ueu.org (Eli Alberdi, UEUko Matematika sailburua).