Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Matematikari Euskaldunen eta Geogebra Erabiltzaileen Topaketetan parte hartzeko komunikazio-deialdia egin du UEUk

Dokumentuaren akzioak

Matematikari Euskaldunen eta Geogebra Erabiltzaileen Topaketetan parte hartzeko komunikazio-deialdia egin du UEUk

2018/02/19 - Unibertsitatea.net
Jardunaldi biak uztailaren 4an ospatuko dira, Eibarren, 2018ko Udako Ikastaroen barne. Lanen laburpenak martxoaren 28a baino lehen bidali behar dira.

UEUko Matematika Sailak bi topaketa antolatuko ditu uztailerako: Matematikari Euskaldunen III. Topaketa eta Geogebra Erabiltzaileen II. Topaketa.

Topaketetan parte hartzeko deialdia egin dute UEUtik: "matematika zuen jardunean darabilzuenoi dei egin nahi dizuegu zuen jardunari buruzko aurkezpena egiteko edota Geogebrako erabiltzaile bezala zuen praktika konpartitzeko".

Jardunaldi biak uztailaren 4an ospatuko dira, Eibarren, 2018ko Udako Ikastaroen barne. Aurkezpenak 15-20 minutukoak izango dira eta parte hartu nahi izanez gero, honako datuak bidali beharko dira martxoaren 28a baino lehen:

  • Izenburua.
  • Egileen izen-deiturak.
  • Lanaren laburpena (gehienez orrialde bat).
  • Harremanetarako posta elektronikoa.

 

Laburpenak Eli Alberdi UEUko Matematika Sailburuari helarazi behar zaizkio ondorengo helbideetako batera: matematika@ueu.eus / elisabete.alberdi@ehu.eus.