Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Martxan da TKgune Enpresa Industrialen Ideia Lehiketaren II. edizioa

Dokumentuaren akzioak

Martxan da TKgune Enpresa Industrialen Ideia Lehiketaren II. edizioa

2015/05/07 - Unibertsitatea.net
Ekainaren 15era arte aurkeztu ahal izango dira proposamenak eta 2.500 eta 2.000 euro eta ideia negozio bilakatzeko baliabide industrialak ahalbidetzea izango dira banatuko diren sariak.

TKgune Fabrikazioa Berrinkuntza eta Teknologia Tranferentziarako Sarea osatzen duten Lanbide Heziketako Ikastetxeak izan ziren lehiaketa hau martxan jarri zutena eta aurten, lehiaketaren bigarren edizioa izango da. Elgoibarko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, erakundeek eta enpresa ezberdinek babestutako lehiaketa bat da.

Euskal Herrian errotutako ekintza on batzuk osatu nahi ditu lehiaketa honek, beste sektoreekin alderatuz gero, ekintzailetasun industrialak hainbat arazo batitu. Hori dela eta, mota horretako proiektuen kopurua baxua izan ohi da, abiatzen den momentutik azpiegitura garestiak behar baititu, besteak beste. Testuinguru hori kontutan hartuta, egoki jo da ekintzailetasun industriala sustatzeko eta etorkizuneko erronkak era arrakastatsuan lantzan lagunduko duen eremua sortzeko.

Izaera industrialeko sari bi daude aurreikusita, bata enpresa industrial onenaren saria izango da. Bigarren saria, ostera, euskadiko lanbide heziketako ikasle edota ikasle ohiak aurkeztutako enpresa industrial ideaia onenari.

Hemen aurkituko dituzue lehieaketaren oinarriak eta gainontzeko informazio guztia: Gazteentzako Enpresa Industrialen Ideia Lehiaketaren II. Edizioa.