Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Martxan da II. Ipuin Laburren Unibertsitate-Leihaketa

Dokumentuaren akzioak

Martxan da II. Ipuin Laburren Unibertsitate-Leihaketa

2007/03/14 - Unibertsitatea.net
Bigarren urtez jarraian antolatu dute Ipuin Laburren Unibertsitate-Lehiaketa. Nahiz eta Gipuzkoako Campusak antolatu, edozein unibertsitateko ikaslek hartu dezake parte.
EHUko Gipuzkoako campuseko II. Ipuin Laburren Unibertsitate-Lehiaketara ipuinak bidaltzeko epea aste honetan zabaldu dute eta apirilaren 30 arte egongo da zabalik.

Ipuinak euskaraz edo gazteleraz idatzi daitezke eta sariak ere desberdinak izango dira hizkuntza bakoitzean. Nahiz eta Gipuzkoako campusak antolatu, edozein unibertsitateko ikaslek aurkez dezake bere ipuina. Baina bakoitzak bakarra.

Ipuinak gehienez hamar orrialdekoak izango dira eta lanak EHU-k Gipuzkoako campusean duen Errektoreordetzako Kultur Hedakuntzako Zerbitzuan aurkeztuko dira izengoitia erabiliz.

Lehiaketaren oinarriak HEMEN dituzu.