Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Martera astronautak 2030ean iritsiko direla aurreikusten du NASAk

Dokumentuaren akzioak

Martera astronautak 2030ean iritsiko direla aurreikusten du NASAk

2011/09/15 - Unibertsitatea.net
Proiektuaren kostu ekonomikoei aurre eginez gero tripulazioarekin bidaiatuko du Martera NASAk diseinatutako koheteak 2030ean.

NASAk Martera bidaiatzeko kohetea diseinatu du. Astronautek 2030ean lehenengo aldiz planeta gorria zapaltzea da asmoa eta horretarako tripulaziorik gabeko lehenengo frogak 2017an hastea aurreikusten dituzte.

2021ean hasiko dira astronautak kohetearen propultsio-sistema probatzen eta 2025ean lehenengo bidaia egingo dute hurbileko asteroide batera.

Muga ekonomikoak gainditzen badira 2030ean aurreikusten da Martera iristea.