Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Marketineko Aretoaren" XVIII. edizioa abian da, Deusto Business Schoolek antolatua

Dokumentuaren akzioak

"Marketineko Aretoaren" XVIII. edizioa abian da, Deusto Business Schoolek antolatua

2012/03/06 - Unibertsitatea.net
Datorren martxoaren 1ean, Marketineko Aretoaren XVIII. edizioa hasiko da Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean, Deusto Business Schoolek antolatua. Hitzaldi sorta marketinaren eta merkaturatzearen alorreko profesionalei eskaintzen zaie. Marketinaren eta merkaturatzearen alorreko hizlari ezagunek beren esperientziak aurkeztuko dituzte, lau saio monografikotan, martxoaren 1ean hasi eta hilaren 22 arte.

18. edizio honetako programa hauxe da:

2012ko martxoaren 1a, osteguna: Merkatuko berrikuntza

- Internetn negozioa dago: Unai Elósegui (Hispavistako zuzendari nagusia)
- Nola lortu arrakastako start-up bat izatea: Xabier Uribe-Etxebarria, ANBOTOren sortzailea eta zuzendari nagusia

2012ko martxoaren 8a, osteguna: Berrikuntza eta sormena enpresan

-Sorkuntza aplikatua. Ideiak sortzetik produktu/zerbitzu batera aplikatzeko prozesua: Ainhoa Otaegi (Mamikin) eta Antxon López (ABB Niessen)
"Sorkuntza eta berrikuntzako 7 estrategia" Franc Ponti (EADAko Berrikuntza Zentroko zuzendaria)

2012ko martxoaren 15a, osteguna: Marka eta komunikazioa

-Premiun ardoen estrategia krisi garaietan. Komunikazioaren garrantzia. Enrique Valero (Abadía Retuertako zuzendari nagusia)
- Campofrío, desberdintze estrategia: Fernando Valdés (Campofríoko zuzendari nagusia)

2012ko martxoaren 22a, osteguna: Marketina aro digitalean

- Marketineko Eredu berria Aro Digitalean: Nacho de Pinedo (ISDI-Internet Garatzeko Goi Institutuko zuzendari nagusia)
- Marketinaz haratago aro digitalean: Ba al dakizu zure bezeroak nola jokatzen duen Sarean?: Javier Celaya (Dosdoce.com kultur atariko bazkide-sortzailea)


Deusto Business Schoolek, Marketineko Aretoaren bidez, elkartzeko eta esperientziak trukatzeko gune bat proposatzen du, enpresen esparruan marketinaren estrategia eta teknika modernoenei lotuta. Gure inguruko enpresetako marketinaren eta merkaturatzearen alorreko 100 profesional inguruk parte hartuko dute aurtengo edizioan. Saioak 16:00etatik 19:30era izango dira, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campuseko Areto Digitalean.

Informazio gehiago:

aulamarketing@deusto.es
Tel.: 943 297 330 edo 943 297 331