Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Malofiej Infografia Lehiaketan "National Geographic Magazine"-k eta "NYTimes.com"-ek irabazi dute
Erabiltzailearen akzioak

Malofiej Infografia Lehiaketan "National Geographic Magazine"-k eta "NYTimes.com"-ek irabazi dute

2011/03/29 - Unibertsitatea.net
Sariketa Nafarroako Unibertsitatean ospatzen da eta bertara 29 herrialdetako 151 hedabideren 1.356 lan aurkeztu dira.

Nafarroako Unibertsitatean Malofiej Infografia Lehiaketaren 19. edizioa antolatu du SNDEk.

Bertara 29 herrialdetako 151 hedabideren 1.356 lan aurkeztu dira eta Peter Sullivan/Best of Show saria National Geographic Magazine-k eta AEBtako NYTimes.com-ek eskuratu dute.

Antolatzaileek bi sari nagusi ematea erabaki dute: paperezko infografia lanik onena eta on lineko infografia lan onena. Era honetan, paperezkoetan saria "Gulf of Mexico"-k eraman du (National Geographic Magazine) eta on line-koa "How Mariano Rivera Dominates Hitters" (NYTimes.com).

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari