Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Maite Artola, Pilar Kaltzada eta Lourdes Perez kazetaritza konprometituaz mahai-inguruan

Dokumentuaren akzioak

Maite Artola, Pilar Kaltzada eta Lourdes Perez kazetaritza konprometituaz mahai-inguruan

2016/11/29 - unibertsitatea.net
DeustoForum-ek eta Alboan-ek antolatutako “Kazetaritza konprometitua krisi garaietan” zikloaren barruan izango da hitzaldi-solasaldia

"Kazetaritza konprometitua krisi garaietan" izeneko zikloaren barruan, bihar (azaroak 30) 11:30ean Maite Artola, Pilar Kaltzada eta Lourdes Perez kazetariak izango dira Deustuko Unibertsitatearen Gipuzkoako Campusean. Hitzaldi-solasaldia DeustoForum-ek eta Alboan-ek elkarlanean antolatutako bigarrena da. Izan ere, azaroaren 17an Ignacio Escolar eldiario.es egunkari digitaleko zuzendaria izan zen gradu aretoan. Aurrera begira ere hitzaldi gehiago daude aurreikusita.

Parte-hartzeko deustoforum.gipuzkoa@deusto.es helbidera bidali behar da mezua.