Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Maiatzean ospatuko da UEUk antolatutako IkerGazte kongresua Durangon

Dokumentuaren akzioak

Maiatzean ospatuko da UEUk antolatutako IkerGazte kongresua Durangon

2015/01/20 - Unibertsitatea.net
IkerGazte kongresuan parte hartzeko artikuluak otsailaren 16ra arte bidali daitezke.

Maiatzaren 13an emango zaio hasiera Udako Euskal Unibertsitatean antolatutako euskal ikerlari gazteen plazari, eta han arituko dira hil bereko 15era arte elkar ezagutu eta bakoitzak bere ekarpenak plazaratzen. Kongresu honen helburua euskarazko zientziaren produkzioa gehitzea eta ikerlari gazteei erakusleiho bat eskaintzea da, besteak beste.

Hori lortzeko, hainbat ekintza daude aurreikusita Durangon ospatuko den ekitaldirako, horien artean, ikerketaren inguruko hitzaldiak, ikerlariek beraiek egindako ekarpenen ahozko aurkezpenak, posterrak, edota jakintza-arlo ezberdinak uztartu eta horien arteko harremana lantzeko tailerrak.

Parte hartu nahi izanez gero, otsailaren 16ra arte duzu artikuluak bidaltzeko epea, hemen aurkituko dituzu argibide guztiak: IkerGazte .

Estitxu Garai IkerGazteak kongresura bertaratzeko gonbitea luzatzen dizu bideo honetan, animatzen zara?