Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Non dago emakumea ingurune digitalean?
Erabiltzailearen akzioak

Non dago emakumea ingurune digitalean?

2017/02/27 - unibertsitatea.net
Euskararen osasun digitala neurtzen duen PuntuEUS Behatokiak, 2016ko balantzea aurkeztuko du martxoaren 6an, Martin Ugalde kultur parkean.

Euskararen osasun digitalaren neurketaren 2016ko emaitzak aurkeztuko ditu PuntuEUS Behatokiak martxoaren 6an Martin Ugalde Kultur Parkean. Euskararen osasun digitala neurtzerakoan, 3 alor neurtzen dituzte: .EUS domeinuaren egoera, Internetek Euskal Herrian duen presentzia eta euskararen egoera Interneten. Horrez gain, emakumeek interneten duten presentzia ere neurtu dute oraingo honetan eta datua ez da ona:.EUS domeinua erregistratu zutenen %25a baino ez ziren emakumeak.

Hain zuzen ere, azken gai hori izango dute aztergai aurkezpenaren osteko mahai-inguruan. Non dago emakumea ingurune digitalean?  izenburupean Eli Pombo, Lorea Argarate, Edurne Larraza eta Lore Martinez Axpek parte hartuko dute. Lorea Arakistain, PuntuEUS Fundazioko kidea arituko da gidari lanetan.

Arratsaldeko 18:00etan hasiko da Martin Ugalde kultur parkearekin elkarlanean eta Berria egunkariaren laguntzarekin antolatutako ekitaldia.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari