Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Haur euskaldunen komunikazio-garapena neurtzeko tresna euskarara egokitzen dabiltza

Dokumentuaren akzioak

Haur euskaldunen komunikazio-garapena neurtzeko tresna euskarara egokitzen dabiltza

2007/06/12 - Unibertsitatea.net
Tresna hau erabilita haur batek hizkuntzarako duen gaitasuna neurtu daiteke eta datorren ikasturtean erabilgarri egongo da.

Ameriketako Estatu Batuetan sortu zen McArthur proiektua eta han eratutako Communicative Development Inventories (CDI) testa euskarara egokitzen ari dira orain. Proiektua HUHEZIn garatzen ari da baina UPV/EHUko unibertsitateko, Salamancako unibertsitateko eta Seaskako ikerlariak ere ari dira lanean.

Testak, gurasoen informazioan oinarriturik, hizkuntzaren garapen goiztiarra neurtu nahi du; hizkuntza-garapenean umeak izan ditzakeen arazoak detektatu eta neurri egokiak hartuta atzerapenak ekar ditzakeen kalteak ekiditu.

Tresna bi galdetegik osatzen dute:

      • Hitzak eta keinuak: 8-15 hilabete arteko umeen komunikazio-garapena aztertzen du.
      • Hitzak eta esaldiak: 16-30 hilabete arteko umeen komunikazio-garapena aztertzen du.

Testa betetzeak ordu bete inguru ematen du eta iraupena muga bat izan daitekeenez bertsio laburrak sortu dituzte.

Hauen erabilgarritasuna eta baliagarritasuna aztertzen dabiltza orain.

Testak datorren ikasturtean erabiltzeko moduan egongo dira Euskal Herriko eskoletan.